Han nengoela, Urgull mendira zuzendu nituen nire begiak, horaintxu beteko ditudan 18 urteetan inoiz igoa ez nuen mendia. Bapatean Urgull izena nondik datorren galdetu nion nire buruari eta konturatzeko baino lehenago nire pausoak mendian gora neramatzaten. Gora iristerakoan, ezin izan nuen historian ikasitakoa gogoratzea ekidin. Hauek dira han inguruan gertatutako gertakizunak XIX. mendean zehar:
Ingelese
n tropek, kale hontan ezarri zituzten kuartelak eta horri esker salbatu zen erreta izateagatik. Hiria sei egunetan zehar jasan zuen erasoa, frantsesek hau ikusita errenditu ziren eta ingelesek preso hartu zituzten.
Hiri osoa suntsituta geratu zen, baina donostiarrek ez zuten amore eman, jauntxo batzuk Zubietako baserrian bildu ziren eta Donostia oso osorik berreraikitzea erabaki zuten.
Donostia berreraiki zuten, bai, baina hori ez zen izan hiriaren arazo militar bakarra. 30 urte geroago karlistak (Euskal Herrian oso hedatutak zeudenak, baina hiriburuak konkistatzeko arazoak zituztenak) Donostiaren errendizioa eskatu zuten, 1835an. Don
Donostiarrak karlistak garaitzea lortu zutenean, ingelesek hiria utzi zuten, eta 1929an, haien ohorez Ingelesen Hilerria eraiki zuten Urgull mendian.
Liberalek karlist
en aurka egindako etengabeko burruken ondorioz, Ametzagainan eraiki zuten gotorlekua; gotorleku hau karlistei aurre egiteko eraiki zuten baina baita karlistek San Markosen eta Santiagomendin zituzten baseak bonbardatzeko ere.