Historiako musika

sábado, 30 de octubre de 2010

Donostia historikoa ezagutuz

Hain ezaguna dudan Donostiako kaleetatik paseatzen nihoala, portuan begiradatxo bat botatzea erabaki nuen, betidanik atsegina izan dut portuko giroa, arrantzale giroa, denboran geldirik geratu den alderdiaren irudia...

Han nengoela, Urgull mendira zuzendu nituen nire begiak, horaintxu beteko ditudan 18 urteetan inoiz igoa ez nuen mendia. Bapatean Urgull izena nondik datorren galdetu nion nire buruari eta konturatzeko baino lehenago nire pausoak mendian gora neramatzaten. Gora iristerakoan, ezin izan nuen historian ikasitakoa gogoratzea ekidin. Hauek dira han inguruan gertatutako gertakizunak XIX. mendean zehar:




Napoleon Bonaparteren Espainia konkistatzeko ahaleginak porrot egin zutenean, bere tropak herrialdetik ateratzen saiatu zen, dena den, Donostian ejerzitoaren zati bat utzi zuen Motaren gazteluan babesturik, tropa guztiaren atzera egitea babespean egoteko asmoarekin, baina ingelesek (Wellington buru), hiria hilabete oso batez asediatu zuen harresian bretxa bat irikitzea lortu zuten arte; haien ordenak hiriarekin bukatzea zen, eta hala egin zuten, abuztuaren 31an ingelesek sutea eragin zuten Donosti osoan. Sutearen ostean, kale bat baino ez da geratzen: Abuztuaren 31 kalea.







Ingelesen tropek, kale hontan ezarri zituzten kuartelak eta horri esker salbatu zen erreta izateagatik. Hiria sei egunetan zehar jasan zuen erasoa, frantsesek hau ikusita errenditu ziren eta ingelesek preso hartu zituzten.


Hiri osoa suntsituta geratu zen, baina donostiarrek ez zuten amore eman, jauntxo batzuk Zubietako baserrian bildu ziren eta Donostia oso osorik berreraikitzea erabaki zuten.

Donostia berreraiki zuten, bai, baina hori ez zen izan hiriaren arazo militar bakarra. 30 urte geroago karlistak (Euskal Herrian oso hedatutak zeudenak, baina hiriburuak konkistatzeko arazoak zituztenak) Donostiaren errendizioa eskatu zuten, 1835an. Donostiarrek ez zuten etsi eta ondorioz karlistek hiria bonbardatzen hasi ziren, baina Donostia ez zegoen babesik gabe, lehen suntsitu zuten ingelesek horain karlisten aurkako burrukan laguntza eskaini zieten.






Donostiarrak karlistak garaitzea lortu zutenean, ingelesek hiria utzi zuten, eta 1929an, haien ohorez Ingelesen Hilerria eraiki zuten Urgull mendian.


Liberalek karlisten aurka egindako etengabeko burruken ondorioz, Ametzagainan eraiki zuten gotorlekua; gotorleku hau karlistei aurre egiteko eraiki zuten baina baita karlistek San Markosen eta Santiagomendin zituzten baseak bonbardatzeko ere.


















No hay comentarios:

Publicar un comentario